Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Maiatzaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-03-13 Leioako Berbalagunak lehen Mintzodromoa antolatu du
Leioako Mintzodromoa / Leioako Mintzodromoa

Leioan euskararen erabilera indartu eta herriko euskaldunak elkar ezagutzeko asmoz, lehenengo MINTZODROMOA antolatu du Leioako Berbalagunak.Hitzordua hilaren 19an izango da Sakonetan, eta leioaztar guztiak daude gonbidatuta. Interesatuek izena emateko epea izango dute martxoaren 14ra arte, Mastitxu Udal euskaltegian, Lamia AEK euskaltegian edota leioa_berba@aek.org helbidean.

Leioan berbalagun egitasmoa sortu zenetik hamaika jarduera, hamaika eskaintza egin dira Leioan, euskararen erabilera sustatu eta udalerrian euskararen normalizaziorantz urratsak egiteko. Eta martxoaren 19an antolatu den Mintzodromoa beste pausu bat da bide horretan.

Helburua euskaraz ikasten ari direnak nahiz euskalduntze prozesuan dabiltzanak euskaraz hitz egitera animatzea eta, bide batez, euskararen erabilerari bultzada ematea. Azken finean elkarrekin euskaraz egitea. Mintzodromo hau egiteko seinaka eseriko gara mahaietan. Hiru mintzagai izango dira eta mintzagai bakoitza 15 minutukoa izango da. Saio bakoitzean mahaiz aldatuko gara, beste bost berbakiderekin aritzeko.

Berbalagun egitasmoa bezala, Mintzodromoa ere elkarlaneren bitartez sortutako proiektua da; AEK-ko Lamia euskaltegiak eta Mastitxu udal-euskaltegiak Leioako Udalarekin batera egindako elkarlanaren ondorioa da. Horrez gain, ekimenaren antolakuntzan Leioako euskalgintzako Ongi etorri eta Berbalamine elkarteek ere hura antolatzen parte hartuko dute.

Erlazionatutako dokumentuak:

Materiala (pdf, 3157 kb)

Kartela (pdf, 2371 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa