Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Maiatzaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-03-10 Mendi Tour Leioara dator Mendiaren Astearen eskutik
Mendi tour / Mendi tour

Mendiaren astea berriz datorkigu, urteroko legez, gaurtik ostiralera arte izango den egitarau interesgarriarekin.

Gaur eta asteazkenean, Mendi Tour 2014k, Kultur Leioako entzunaretoan, aurkeztuko ditu Bilbao Mendi Film Festival-eko pelikularik onenak. Lehen egunean, “Cascada”, “Petit bus rouge” eta “Cerro Torre”. Martxoaren 12an, asteazkena, “North of the sun”, “High tension” eta “Crossing the ice” filmak jarriko dira. Egun bakoitzeko sarrerak 3 euro balio du, baina bi egunetarako bonua eros daiteke 5 euroan.

Sakonetako bulderrean, bihar, asteartea, “Climbing girl party” izango da, 20:00etan; eta sarrera dohainik.

Ostegunean, martxoak 13, Kultur Leioako entzunaretoan, “El Himalaya desconocido de Cachemir y Ladkh” filma jarriko da (20:00etan / doaneko sarrera).

Eta asteari bukaera ezin hobea jartzeko, ostiralean, martxoak 14, “Goi-mendian izan beharreko oinarrizko osasun zaintzak” izeneko hitzaldia emango da (gaztelaniaz / 20:00etan / doaneko sarrera).

Erlazionatutako dokumentuak:

Egitaraua (pdf, 46 kb)

Kartela (pdf, 1646 kb)

Informazioa (pdf, 7269 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa