Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-04-14 Hilaren 24an amaitzen da San Juan jaietako kartel lehiaketaren aurkezte epea Saria 800 eurokoa izango da Datorren ostiralean, hilaren 24an, amaitzen da Leioako San Joan jaietako kartelaren lehiaketan parte hartzeko epea. Beraz, oraindik parte hartu nahi dutenek euren lanak aurkeztu beharko dute Leioako Kulturren egun hau baino arinago, eta honekin batera gutunazal baten barruan euren datuak jarri beharko dituzte (izena, abizena, helbidea, telefonoa eta adina).

Lanen teknika librea izango da, kolorea bezala, zuri beltzez zein kolorezkoa izan daitekelako. Neurriak, berriz, 30x40koak izan beharko dira derrigorrez eta euskarri gogorrean aurkeztu beharko dira. Bestalde, beharrezkoa izango da kartelan bertan Leioako San Joan jaiekin harremana duen ezaugarriren bat agertzea.

Irabazlearen sari banaketa, 800 eurokoa hain zuzen, maiatzaren 10an izango da arratsaldeko 18.00etan Kultur Leioako 5.solairuan bertan. Ekitaldia amaitu eta gero, 30 egunetan izango dira obra guztiak ikusgai eta epe hau pasa ostean jabeek euren lanak batu ditzakete, Udalak jakinarazi izan duenez.

Erlazionatutako dokumentuak:

Lehiaketaren oinarriak (pdf, 148 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa