Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 09a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-02-20 "Barikuetan jai" festatxoarekin bueltatuko da bihar
Barikuetan Jai / Barikuetan Jai

"Barikuetan jai" bihar izango da bueltan jai erraldoiarekin. Barandiaran Institutoko patioan, arratsaldeko 17:30etik aurrera, hainbat ekintza izango dira Leioako txikientzat eta gurasoentzat. Honetaz gain, martxoan izango den txangorako izena emateko aukera izango dute gaztetxoek.

Txangoa, euskarazkoa eta doakoa, Gasteizera izango da, izotz-pistara, eta 2002 eta 2008 bitartean jaiotako umeentzat izango da. Goizeko 9:00etan irtengo dira Leioatik eta Gasteizko izotz pistara joango dira patinatzera. Handik Salburuako parkera joango dira bazkaltzen, eta bide batez jolasak egingo dituzte eta hainbat animali ikusteko ibilbide berezia egingo dute parkean bertan. Azkenik arratsaldeko 18:00 bueltatuko dira Leioara.

Euskara Zerbitzuak martxan jarritako programa honen helburua da haurrek eta familek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, eta horretarako hilean birritan jarduera bereziak egiten dira Leioako edozein txokotan euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.

Erlazionatutako dokumentuak:

Izena emateko orria (pdf, 140 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa