Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 09a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-02-19 Euskarazko programazio berezia izango da bihartik aurrera Kultur Leioan
Kultur Maratila / Kultur Maratila

Hirugarren urtez jarraian, Artedrama plataformak eta Kultur Leioak KULTUR MARATILA antolatu dute bihartik igandera, euskarazko kreazio artistikoez osatutako zikloa. Antzerkia, musika, dantza… kultura eta euskararen inguruan mugitzen diren arte diziplina desberdinak.

“Konpota” antzezlanak, Dxusturi Teatroa konpainiarena, irekiko du zikloa bihar. Ostiralean, hilak 21, Ertza-Asier Zabaleta helduko dira “NAN” dantza ikuskizunarekin. Eta egun hori osatzeko, “Transhumantzia” taldearen musika, Mixel Etxekopar eta Francois Rosséren eskutik.

Otsailaren 22an, larunbata, antzerkia izango da protagonista Ttanttaka taldearen “Zazpi aldiz elur” lanarekin, eta ondoren, JB Pedradasen “Pepino ustelak (hozkailuan)”.

Kultur Maratila hilaren 23an, larunbata, amaituko da “Gabrielen lekua” lanarekin, hauen eskutik: Gabriel Aresti Kultur Elkartea eta Zenbat Gara.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa