Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Maiatzaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-02-14 "Barikuetan Jai" inoiz baino indartsuago bueltatzen da
Barikuetan Jai / Barikuetan Jai

Otsailaren 21ean bueltatuko da ‘Barikuetan Jai’ izeneko programa, eta oraingoan indartsu dator. Aurtengo egitarauari hasiera emateko festatxoa antolatu da otsailaren 21ean, eta martxoan Gasteizera txangoa izango da, izotz pista eta Salburua ezagutzeko.

Euskara Zerbitzuak martxan jarritako programa honen helburua da haurrek eta familek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, eta horretarako hilean birritan jarduera bereziak egiten dira Leioako edozein txokotan euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.

Aurtengo egitaraua festatxo batekin hasiko da, otsailaren 21ean Barandiaran Institutuko patioan arratsaldeko 17:30ean. Bertan ume zein familientzako hainbat ekintza izango dira (jolasak, tailerrak...). Egun berean martxoaren 1ean egingo den txangorako izena ematea ere egin ahal izango da.

Txangoa, euskarazkoa eta doakoa, Gasteizera izango da, izotz-pistara, eta 2002 eta 2008 bitartean jaiotako umeentzat izango da. Goizeko 9:00etan irtengo dira Leioatik eta Gasteizko izotz pistara joango dira patinatzera. Handik Salburuako parkera joango dira bazkaltzen, eta bide batez jolasak egingo dituzte eta hainbat animali ikusteko ibilbide berezia egingo dute parkean bertan. Azkenik arratsaldeko 18:00 bueltatuko dira Leioara.

Erlazionatutako dokumentuak:

Informazioa (pdf, 1955 kb)

Izena emateko orria (pdf, 140 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa