Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-04-07 Berdintasun Saileko logotipoa aurkitzeko lehiaketa zabalik da
igualdad / berdintasuna

Leioako Berdintasun Saileko logotipoa aurkitzeko lehiaketa ireki du Udalak. Lehiaketa honen helburu nagusia Udalaren sail honi irudi modernoa jartzea da, herritarrengandik eta udal langileengatik identifikagarria izateko asmoz.

Ekintza honekin ibilbide luzea duen Berdintasun Saile honen irudia berritzea eta hobetzea lortu nahi da, identifikagarria izatearekin batera, baina honetaz gain zerbitzu baten goraipamena bilatu nahi da.

Dagoeneko jarrita dira lehiaketa iragartzen dituzten kartelak Leioako kaleetatik zehar eta lehen interesdunak hurbildu dira Gizarte Zerbitzuetara informazio gehiagoren bila. Honetaz gain, EHU-ko Leioako kanpusean ere jarriko dira hainbat kartel, gehienbat Arte Ederra eta Komunikazioko ikasleak parte hartu dezaten.

Obrak aurkezteko epea zabalik dago jada eta maiatzak 12ra arte luzatuko da, eguerdiko 14.00etan hain zuzen ere.

Erlazionatutako dokumentuak:

Oinarriak (erdaraz) (msword, 75 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa