Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-01-16 Ezagutza emaleen bila gabiltza larunbata honetarako Sakoneta kiroldegian izango da Euskal Ohiturak Leioan izeneko ekintzaren hitzordu berria
Ikasmob / Ikasmob

Hitzordua larunbatean izango da, urtarrilaren 18an, 12:00etatik aurrera Sakoneta kiroldegian. Bertan IkasMob Solasaldi Irekia modu egingo da jolas jardueren bitartez. Horretarako, hiritarren partehartzea ezinbestekoa da.

Euskal Ohituren gaineko Irakaleak gure kulturak berezko dituen zenbait ezagutza partekatzeko xedea du: Musika eta dantzen gaineko jakintzez gain, gastronomia, jantziak, ohiko jolasak edota inguruneari buruzko jakintzak erakarri nahi ditu, Leioako komunitatea osatzen dugun pertsonok eskaintzen dugun horren arabera beti ere.

Irakale honetan parte hartu nahi duenak Solasgunerekin jarri behar da harremanetan: 94 402 97 80 /635 738 931 telefonoetan edo info@herrigune.org helbidean.

Duela urtebete abiatu zen Euskal Ohiturak Leioan ikasketa prozesu partekatua, eta hilabete batetan zehar egindako hainbat ikasgunek bukaera ikusgarria izan zuten abenduan ospatutako Ikasmobean.

Aurten ere Irakale honek bidea egiten jarraituko du, hainbat leioaztarrek hala eskatuta. Oraingoz Udondoko Txikiteroek, Gure Ohiturak dantza taldeak eta Haizea Hormaetxea dantzariak osatzen duten talde motorra dagoeneko aktibatu egin da, eta komunitateko beste talde eta pertsonekin ideia nagusia zabaltzeko modua bilatzen ari dira.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa