Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-01-14 Travellin’ Brothers talde leioaztarra gonbidatu berriekin etorriko da ostiralean Kultur Leioara
Bluenights / Bluenights

Ostiral honetan, urtarrilak 17 (Ambigu. 22:00), Bluenights gaua izango dugu Kultur Leioan, Blues musika zuzenean. Travellin’ Brothers leioaztarrek luxuzko gonbidatuak izango dituzte oraingoan: David Giorcelli piano blues eta Boogie Woogie jotzaile aparta eta Ster Wax, musika beltzean indartsu dabilen ahotsa. Beraiekin solasalditxoa izateko aukera ere izango dute ikusleek.

Lau disko editatuta eta hamar kolaborazio baino gehiagorekin, piano Blues eta Boogie Woogie-ren ezker esku indartsuenetarikoa den David Giorcelli dator, Ster Wex-ekin batera, “The Sparkles” eta “Ster & The Waxers” banden liderra, eta gaur eguneko musika beltzean, susperraldian dagoen ahotsa.

Travellin´, Giorcelli eta Wax: adrenalina ziurtatuta dago.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa