Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-01-13 Leioaztar txikienak ez ziren aspertu Gabonetan
Bomberos / Suhiltzaileak

Orain gutxi iragan diren Gabon egunetan hainbat ekintz antolatu zituzten Leioako Udalaren Kultura eta Gazteria Sailak. Ekintz hauek etxeko txikienei zuzendutakoak izan ziren orokorrean, egun berezi hauek gozatzeko, baina nagusiek ere partehartzeko aukera izan zuten. Ekintz anitz, interesgarri eta dibertigarriak.

Olentzeroaren eskutitzak adibidez. 1200 eskutitz banatu ziren abenduaren 9tik 24ra bitartean, Kultur Leioako harreran jarritako gunean. Kultur Leioak eta Euskara Zerbitzuak antolatutako ekintzan Leioako eta inguruko umeek, eta hain ume ez direnak, Olentzeroari euren eskaria egin ahal izan zuten, ohiturarekin eta ilusioarekin jarraitzeko helburuarekin.

Gaztain erreak ere, 1000 gaztain-ano banatu egin ziren abenduaren 22an J.R.Aketxe Plazan, Kultur Leioak eta Leioako Merkatari Elkarteak antolatutako ekintzan. Arratsaldeko 18:30ean hasi eta 20:00ak arte banatu ziren Olentzeroaren etorrera prestatzeko helburua duen ekintza honetan.

Hainbat ume eta nagusi hurbildu ziren abenduaren 24an Olentzeroaren etorrera ospatzeko. Hainbat elkarte eta leioaztar parte hartu zuten ekintza honetan, Gure Ohiturak dantza taldea, Errekalde nagusien etxeko abesbatza, Leioako Txistulariak. Aurten eguraldia ez genuen lagun izan eta Olentzeroaren ibilbidea laburtu behar izan zen, Elexalde Errotan agurra egin eta gero Kultur Leioan harrera egin zen. Kultur Leioan egindako harreran 800 opari inguru banatu ziren.

Auzunetara ere Olentzeroa hurbildu zen, Lamiako, Txorierri, Pinueta eta San Bartolomera, ohiturak agintzen duenez abestuz eta gozokiak banatuz.

Urtero bezala, Kandelazubietan izandako Gabonetako Umeen Parkean hainbat ekintza aurkitu genituen aurten, tailerrak, puzgarriak, ikuskizunak etab. Urtarrilaren 2tik 5era burututako ekintza hauetan 1000 ume inguru izan ziren goiz eta arratsaldeko ordutegian hainbat gurasok ere parte hartu zutelarik. Urtarrilaren 3an, Aldundiko suhiltzaileen lana ikusteko aukera ere izan genuen, benetan ikusgarria egiten duten lana.

Aurten Erregeak Leioara ere etorri ziren, baina Sakoneta Kiroldegian egin zitzaien harrera, urtarrilaren 5ean arratsaldeko 18:00etan, Leioako haurrek aukera izan zuten hiru erregeekin egoteko, gozokiak eta opariak banatu zituzten, 700 opari inguru, gau magiko honetan.

Kultur Leioako programazio berezia
Honetaz gain, Kultur Leioak bere programazioan hainbat ikuskizun berezi eskaini zituen. Gabonetako kontzertuei dagokionez, betea izan genuen Auditoriuma Leioako Gazte Orkestra (abenduak 21), Gau portugaldarra Quinteto Lisboarekin (abenduak 20), Leioako Musika Banda eta Orpheo Ganbera Abesbatza (abenduak 22). Guztira 700 ikusle inguru pasa ziren Kultur Leioako auditoriumetik.

Honetaz gain, Gabonetan antzerkira zikloa izan zuten ikusgai etxeko gaztetxoenek eta beren senideek. Horrela, abenduaren 26tik 29ra ikuskizun desberdinak ikusi ahal izan genituen: “Manoviva”, “Kapsulak” eta “Clink” antzezlanak (txontxongiloak, musika eta antzerkia) eta “Charlie” dantza ikuskizuna. Guztira 500 ikusle baino gehiago.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa