Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 17a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-01-02 Olentzeroren ilobak munduan zehar bizitako abenturak ikusgai Ondiztorren
olentzero / olentzero

Duela urte batzuk Iñigo Iraultza Olentzeroren iloba bihurtu zen eta hemen bizi direnen nahikariak, opariak eta bideo bitartezko mezuak munduko beste herrialde batzuetan maite dituzten pertsonei haiek guztiak helarazteko, banatzeko, emateko lanean hasi zen. Orain abentura horien bideoak eta argazkiak ikusteko aukera izango dugu Ondiztorren.

“Olentzero Munduan, Arraun the World” izeneko proiektu honek argazkiak, bideoak ta bitxikeriak erakutsiko dizkigu. Lehen etapan gure herrialdea eta Afrika lotu zituen, bigarren etapan hiru hilabetez jardun zuen ametsak eta ilusioa banatzen Mexikon eta Ertamerikan (Guatemala, Honduras eta Nikaragua), eta aurten Filipinasetik etorri berria da, F. Elvira artistarekin batera, sentimenduz beteriko erakusketa baten bitartez gu guztiok bidai egitera bultzatu nahian. GORA BIHOTZAK!

Non: Ondiztorren
Egunak: Urtarrilaren 3tik 26ra
Ordutegia: Asteartetik larunbatera, 17:00etatik 20:00etara. Igandeak 12:00etatik 14:00etara. Astelehenak eta jaiegunak itxita
Sarrera: Doan



Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa