Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 17a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-01-08 Adimen emozionalen kontzeptuei buruzko ikastaroa betetzeko sei plaza geratzen dira libre
bienestar / ongizate

Bost astetako astelehenetan adimen emozionalaren kontzeptuei buruzko formazioa izan da Leioan. Orain, Leioako Udaleko Hezkuntza Sailak, 18 orduko ikastaro baten bidez, bi larunbatetan banatuta, formazio hori osatuko du. Izena emateko epea ostiralean, urtarrilaren 10ean, amaituko da, eta sei plaza baino ez dira gelditzen.

Guztira 18 ordu izango ditu ikastaro luzapen honek, zehazki honako hau bizipenetan oinarrituagoa, erlajazio, komunikazio-tekniketan oinarrituagoa izango da; azken buruan, une txarrak zein onak orekaz, lasaitasunez eta positibotasunaz enfokatzen ikasteko.

Matrikula urtarrilaren 10era arte egin izango da Leioako udaleko Hezkuntza sailean (Kultur Leioa 4. solairua) 9:00-14:00. Prezioa: 35 €. Ordainketa eskaera orrian agertzen den kontu korronte zenbakian egin behar da Hezkuntza sailak interesdunari horrela jakinarazten dionean (eta ez lehenago).

Ordainketaren abonarea emango den epearen barruan entregatu behar da plaza baliozkotzeko.
Ikastaroa Leioan erroldatuentzat bakarrik dago zuzenduta eta euskaraz zein gaztelaniaz egin daiteke:
- Euskarazko ikastaroaren datak: 2014ko urtarrilak 25 eta otsailak 8 (larunbatak), 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara Mendibile jauregian
- Gaztelaniazko ikastaroaren datak: 2014ko otsailak 1 eta 15 (larunbatak), 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara Mendibile jauregian

Lehen hogeiek (hizkuntza bakoitzean) lortuko dute plaza oraingo honetan. Kanpo geratzen direnei aurrerago emango zaie aukera, beti eta talderik osatzen bada.

Erlazionatutako dokumentuak:

Informazioa eta eskaera orria (pdf, 153 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa