Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 02a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-12-12 Umore Azoka 2014 edizioan proposamen artistikoak jasotzeko epea zabalik dago
anuncio / iragarkia

Umore Azokak proposamen artistikoak jasotzeko epea ireki du, maiatzaren 15, 16, 17 eta 18an egingo den 2014ko edizioan parte hartzeko.

Funtsean, Azokak harrera egiten die kalea adierazpen eta komunikazio artistikorako bide gisa erabiltzen duten konpainia edota artista profesionalen lanei. Kale antzerki, musika, zirku, dantza eta bestelako lanak onartuko dira, izan haurrentzat, familientzat zein helduentzat.

Aurkeztutako lanek Estatuan estreinakoak edo 2013 eta 2014an zehar aurkeztu berriak izan behar dute, ezinbestean, eta oso modu positiboan baloratuko da Azokan bertan estreinatzeko proposamena, betiere Azokaren Batzorde Artistikoak behar beste denbora badu estreina horren kalitatea balioesten duten datuak biltzeko.

Azokak atal berezia du edizio honetan, 2014ko maiatzetik 2015eko maiatzera bitartean estreinatuko diren eta sormen/ekoizpen prozesuan dauden ikuskizunak aurkeztu ahal izateko, konpainien eta kultura eragileen arteko topaketen dinamika barruan. Proposamenak Azokaren bulegora bidali behar dira (atal honetan parte hartu nahi dela garbi azalduz) konpainiek egoki ikusten duten dokumentazio guztiarekin batera, eta aurkezpen proposamena azalduz (minutu gutxiko eszenatoki gaineko aurkezpena, showcasea, work in progress, komunikazioa).

Interesatuta dauden konpainiek 2014ko urtarrilaren 10a baino lehen eman beharko dute izena www.umoreazoka.org web gunean. Han aurkituko dituzte parte hartu eta proposamenak bidaltzeko baldintzei buruzko argibide guztiak.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa