Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 02a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-12-11 Abenduko kultur egitaraua
Tempestad / Tempestad

Abendu honetan hainbat kultur ekintzak izango ditugu, Kultur Leioak bere musika eta arte eszenikoen programan hainbat aukera baitauzka. Adi egon zaitez...

Aktibitate horien guztien artean, alde batetik, antzerkia nabarmendu behar dugu, antzezlan interesgarri eta anitzak adin guztientzat (20:30, Auditoriumean). Abenduaren 13an, Barco Pirata eta PTC konpainiek Sergio Peris Menchetaren “Tempestad” aurkeztuko digute, Willian Shakespearen lanean oinarritua. Bost aktorek eta hiru musikarik hogeiren bat pertsonaia interpretatzen dituzte, fikzio batean kokatzen dira, batzuetan errealitatea dirudiena baina laster maiuskulaz idatzitako “BIZITZAZ” hitz egiten duen ipuin bihurtzen dena. Ikuskizun bisuala, soinuduna eta baita usainduna ere, zinematografikoa, aukera jolasgarria eta barregarria, sormen handikoa, pertsonaien arteko katarsi handikoa, hondoratze batean bezala dena mugitzen den bidaia, non ikusleek sentsazioen ekaitza sentitzen duten.

Musika ere protagonista handia izango da Kultur Leioan. XXIV. edizioan, “Música… con alma” zikloak 4 formatu berritzailetan (21:00, Auditorium): gau tematikoak amaiera gastronomikoekin. Nortasun handiko banda eta musikariak, oso estilo zainduarekin. Eta zikloarekin bukatzeko, abenduaren 20an, gau portugaldarra Quinteto Lisboa taldearen eskutik, Maria Berasarte abeslari donostiarraren ahots ikusgarriarekin eta Helder Moutinho, fadoko musikari-familiaren parte dena. Portugaleko musika urbanoaren erakusgarri, arima berria ematen diote fadoari.

Horretaz gain, Gabonetako bi kontzertu izango ditugu (Auditoriumean, 20:00): abenduaren 21ean, Leioako Gazte Orkestra, eta abenduaren 22an, Leioako Musika Banda.

Eta abenduaren 26tik 29ra (18:00 Auditoriumean), Gabonetan Antzerkira-XVI Muestra de Artes Escénicas de Navidad Zikloa izango dugu, txikienak diziplina desberdinetara hurbiltzeko, txotxongiloak, dantza, multimedia… Abenduaren 26an, Danza Fernando Hurtado konpainiak “Charlie” aurkezten du, 2012ko Feten dantza ikuskizun onenaren sariaren irabazlea. Charlie Chaplin oroitzeko iraganera zuzendutako begirada bat. 27an, Girovago e Rondellak ” Manoviva” ikuskizuna aurkezten digute Italiatik, txotxongilo klasikoetatik garatutako lana; 28an, Markeliñe eta Samfaina de Colors musikaz blai hurbilduko dira “Kapsulak” lanarekin, umeen unibertsora eramango gaituen antzeztutako kontzertua; eta 29an, Kataluniako Companya Pep Bouk aurkeztutako “Clinc” antzezlana, imajinazioa sustatzeko ikuskizuna.

Azkenik, abenduaren 12tik urtarrilaren 26ra, Kultur Leioako erakusketa gelan Tani Quindosek sortutako erakusketa ikusi ahal izango da, “Al hilo del abecedario, homenaje a Ramón Gómez de la Serna” deiturikoa.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa