Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 02a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-12-04 Maiatzerako izango da prest ‘Jagolearen etxea’
casa guarda / casa guarda

‘Jagolearen etxea’ bezala herrian ezaguna den Langileria kaleko 202. zenbakiko etxetxoa maiatzerako izango da prest. Ordutik aurrera, Pinueta, Lamiako eta Ibaiondoko udal bulegoa izango da, beste funtzio batzuen artean.

Langileria 202 zenbakian eta Artatza Jauregiaren atzeko aldean dagoen etxetxoaren berreraikuntza amaitzear dago. Moldatu eta gero eraikin honek erabile publikoa izango du. Zehazki, Udalaren asmoa zonalde horretako udal bulego deszentralizatua bertan ezartzea da, eta honetaz gain bestelako ekipamendu bat ezartzea bertan herritarrei zuzendutakoa.

Antzinean Artatza Jauregiko parte izan zena eta egun Leioako ondare historikoa osatzen duen eraikin historiko hau hiru auzo leioaztarren artean kokatzen da; Lamiako, Pinueta eta Ibaiondo artean, hain zuzen ere, Getxoko Gaztelubide biribilgunearen parean.

Berrikuntza lanek eraikinaren berezko estetika mantenduko dute, eta bide batez, atzeko aldean zati berria gehituko zaio eraikinaren edukiera zabaltzeko asmoz. Horrela, eraikin berriztatu osoaren zabalera 150 metro koadro baino gehiagokoa izango da, erabilera nagusi bitan banatuta.

Alde batetik, 60 metro koadroko azaleran bulego administratiboa ezarriko da. Zehazki gaur egun Pinuetako auzoan dagoen bulegoa, hau da, udal tramiteak egiteko zonaldeko herritarrek erabiltzen duten bulegoa.

Bigarren erabilera txokoarena da. Eraikinaren 90 metro koadro herritarren erabilerarako zuzendutako auzoko txokoa izango da. Sukaldea eta jantokia prestaturik, edozein leioaztarrak, eta bereziki zonaldekoek, txoko hau erabiltzeko aukera izango du bazkariak, ekintza gastronomikoak edota sozialak egiteko. Modu honetan, Leioako hegoaldeko biztanleek iparraldekoek duten San Bartolomeko txokoaren antzeko udal zerbitzu batetaz gozatzeko aukera izango dute.

Eraikuntza lanak ohiko sistemak erabiliz egingo dira, baina eraikina egin ostean jasangarriak diren hainbat sistema teknologiko ezarriko zaizkio eraikin berriari.

Lan hauek zonaldeko egokitze lanekin borobilduko dira, zonaldeko urbanizazioa eta moldatu berri dagoen Dolores Ibarruri plazaren eta Gaztelubide parkinaren loturekin. Eraikina lurzorua baino gorago kokatuko da terraza baten bidez, nagusitasuna emateko. Gainera, pergola bat gehituko zaio, eta nola ez, berde gunea eta hainbat zuhaitz.

Guztira 500.000 euro baino zozer gehiago jarriko ditu Udalak proiektu hau aurrera ateratzeko, eta eraikin historiko hau herritarren esku jartzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa