Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 17a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-12-02 Kontsumitu zure ‘Bono-denda’ Leioako saltokietan Leioako 70 saltoki baino gehiagotan erosteko balio du, aurten, irudi pertsonalaren arloko establezimenduak ere sartuko dira kanpainan.
bono denda / bono denda

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioak (CECOBI) “Bono Denda” deritzon kanpainaren bigarren edizioa aurkeztu dute. Eguberri garaian sektorea laguntzea eta kontsumoa suspertzea da bere helburua. Aurten, kanpaina hori urtarrilaren 31n amaituko da, eta kanpaina horretan 20.000 bono jarriko dira zirkulazioan.

“Bono Denda” Bizkaiko Foru Aldundiaren 10 euroko diru-laguntza duen bonoa da, Bizkaiko herri eta hirietako dendetan edo hurbileko saltokietan erosketak egiteko balio duena. Leioan 70 saltokietan erosteko balio du, aurten ileapaindegietan ere. Bonoaren prezioa 40 eurokoa izango da, baina 50 euroko erosketa egiteko eskubidea emango du.

Bono hori gaurtik aurrera eskuratu ahal izango da BBKren zerbitzu askotarako edozein kutxazainetan, edozein kreditu-txartel edo zordunketa-txartelekin. Aldundiak eta CECOBIk bonoak eskuratzeko muga bat ezarri dute, eta pertsona batek ezin izango du bono bi baino eskuratu kreditu-txartel edo zordunketa-txartel bakoitzeko; hala ere, ez dago mugarik pertsona batek kontsumi dezakeen bono kopuruari dagokionez.

“Bono Denda” erosketa-egitate bakar batean baino ezin izango da erabili, halako moldez non bonoa ezin izango baita tiket edo faktura berean pilatu. Kontsumitzaileak mota horretako bono bakoitzeko erosketa bat egin ahal izango du, nahi adina aldiz, hau da, zenbat bono, hainbat erosketa.

Kanpaina honen xedea da hiriko dendetan eta hurbileko saltokietan kontsumoa sustatzea, hori baita krisi ekonomikoaren ondoreak bortitzen jasaten ari den sektorea. Zehatzago esanda, kanpaina hau 10 beharginetik beherako plantilla duten (autonomoak izan zein besteren konturako langileak izan) Bizkaiko saltokientzat xedaturik dago. Beste baldintza bat da txikizkako merkataritza arloan jardutea, zer produktu saltzen duten gorabehera. Aurten, irudi pertsonalaren arloko establezimenduak ere sartuko dira kanpainan.

Kanpaina honi atxikitzen zaizkion establezimenduetan marka bereizgarri bat jarriko da, ondo ikusteko moduko lekuren batean, erakusleihoan berbarako. Horrela, kontsumitzaileek erraz identifikatu ahal izango dituzte kanpaina honetan esku hartzen duten dendak.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa