Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 17a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-11-28 Euskararen eguna ospatzeko programazio berezia izango da datozen egunetarako
Tor / Tor

Datorren abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatuko da, hori dela eta Leioak programazio berezia prestatu du datozen egunetarako. Kandelazubietako jaia, Kalekantuka, euskarazko zinea eta beste hainbat ekintza izango dira Leioan bihartik aurrera.

Bihar hasiko da programazio berezi hau, ostiraletan izaten den ‘Barikuetan jai’ saio berri batekin. Barandiaran institutuko patioan izango da oraingoan, 17.30ean, eta gynkana berezi baten parte hartuko dute umeek. Zapatuan Gabonetako apaingarriak egiteko tailerra antolatu izan da Ongi etorri topalekuan.

Igandean berriz, Kalekantukaren txanda izango da. Leioako Doniene Abesbatzak eta Musika Eskolako Txistu taldeak ere hartuko dute parte igandeko Kalekantuka saio berezi honetan. Irteera Kultur Leioatik izango da goizeko 12.00etan, ordutik aurrera herriko hainbat plaza eta txokotan abestuko dute bertaratutako leioaztarrek. Euskarazko zinea ere ikusteko aukera izango dugu asteburuan, ‘Kon-tiki’ umeentzat eta ‘Amaren eskuak’ helduentzat izango dira Kultur Leioan.

Azkenik, ohiko jaia ospatuko da asteartean bertan Kandelazubietan. Arratsaldeko 17.30etik aurrera hainbat ekintza izango dira herriko txiki zein helduei zuzendutakoak; Tor magoa, Leioako eskoletako bertsolari gazteen bertso-emanaldia, eta dantzak Erdizka Lauetan talde ezagunarekin.

Erlazionatutako dokumentuak:

Programazioa (pdf, 529 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa