Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 17a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-11-27 Dantza tailerra eta ikuskizuna izango dira bihar Kultur Leioan
miniatura / miniatura

Bihar, azaroak 28 (Auditorium. 20:00), dantza ikuskizuna izango dugu Kultur Leioan, Roser López Espinosaren eskutik, bere MINIATURA + BEFORE WE FALL ikuskizunarekin. Honetaz gain, emakume zuzendari eta dantzari honek, mugimenduaren inguruko GORPUTZA ETA IMAGINAZIOA tailerra eskeiniko du ostegun goizean, 10:00etatik 14:00tara Kultur Leioan (5 euro. Sarrera erosi ezkero dohainik).

MINIATURA gauza txikien, erretratuen, manipulazioen eta mekanismoen mundua da. Eszenan sartzen diren elementuen manipulazioen makineria: gorputza, mugimendua, bideoa, musika eta espazio eszenikoa. Objetu eta gorputz manipulatzaile bihurtzen gara, erretratu eta egile, irudimenezko paisaia, non benetako neurriak ikuspuntuen bidez aldatzen diren. Musika-kutxako panpinen eta antzineko begirada neurridun emakumeen azalarekin bat egiten dugu. Zehaztasuna dan­tzatzen dugu eta txikitxoan den guztiari ohorezko lekua egiten diogu, begirada bezain handia uzan daitekeena.

BEFORE WE FALL konplizitate jolasa da: orekatik irten eta lurreraino jaitsi, erori baino lehen hel gaitezkeen aldea neurtuz. Swing, ihes azkarrak eta arkitektura partekatuak. Taktika eta jokoak erorketa bideratzeko eta lurra baino lehen hegaldia aurkitzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa