Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 17a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-11-26 E-rezeta heldu da, Osakidetzako errezeta elektronikoa Oraindik paperean egindako errezetak badituzu, gorde itzazu, erabili ondoren soilik izango baituzu sistema berrirako sarbidea.
receta / errezeta

Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailean eta Osakidetzan botikak agindu, ikus-onetsi eta emateko sistema berri bat abian jarri da, fidagarriagoa eta seguruagoa, eta bai herritarrentzat bai Osakidetzako eta Farmazietako osasun-langileentzat abantaila asko dituena: errezeta elektronikoa edo e-rezeta.

E-rezeta proiektua Euskal Osasun Sistemaren giltza bat da. Beraren bidez, botiken erabilera segurua eta efizientea sustatu eta, era berean, errezeten eta ikus-onetsien izapide administratiboak eraginkorrago bilakatu nahi dira.

E-rezetarekin paperezko errezetak desagertu egingo dira. Hemendik aurrera osasun-aginduaren informazioa bide telematikotik kargatuko da eta zuzenean iritsiko da Farmaziara. Horrela, pazientea kontsultara joan ondoren, zuzenean Farmaziara abiatuko da bere osasun-txartelarekin, eta han emango diote agindutako botika. Hori egin daiteke Osakidetzako Osasun Zentroak eta Euskadiko Farmaziak informazio teknologien bidez komunikatuta daudelako, eta agindutako botiken datuak denbora errealean telematikoki helarazten direlako.

Sisteman sartzeko giltza osasun-txartela da, egungoa ordezkatuko duena. Hemendik aurrera ezinbestekoa izango da botikak lortzeko eta gainerako osasun-zerbitzuak erabiltzeko txartela erakustea.
Errezeta elektronikoko sistema berria era progresiboan jartzen ari da martxan Euskadin. Lehenengo fase batean herri batzuetan soilik ezartzen ari da, ondoren gainerako euskal udalerrietan hedatzeko xedez.

Nola funtzionatzen du?
Botiken agindu, ikus-onetsi eta emate-sistema elektronikoak oso modu errazean funtzionatzen du.

Lehenengo, kontsultan bertan medikuak bere identitatea egiaztatu eta informatikoki iritsiko da “on line” dagoen zure historia klinikora eta elektronikoki sinatuko duen preskripzioa egingo du. Farmazian zure osasun-txartelarekin kontsultan bertan aurrez egindako errezeta elektronikora irits daitezke, eta botikak eman inolako paperik aurkeztu gabe.

Hori horrela da Farmaziak informatika-sistema berriarekin lotuta daudelako, eta zure txartelarekin (eta txartelarekin soilik) medikuaren preskripzioetan telematikoki sar daitezkeelako errezetak egiten diren unean bertan.

Iraupen luzeko tratamenduen kasuan Farmazian gutxi gorabehera hilabeterako botikak emango dizkizute, aldian-aldian eta preskripzioarekin bat, tratamenduaren hurrengo azterketa-datara arte (urtebete gehienez ere). Data hori iristean berriro joan beharko duzu kontsultara, eta medikuak erabakiko du medikazio horrekin jarraitu behar duzun, tratamendua amaitu duzun edo aldatuko dizun.

Tratamendu akutuen kasuan, hau da, egun batzuetako iraupena duten horietan, errezeta elektronikoa egiten den unetik aurrera Farmazian emango dizkizute botikak, jarritako datatik 10 eguneko epean gehienez ere.

Jo zure osasun-zentrora edo zure herriko edozein farmaziatara: “E-rezetaren gida” emango dizute; hor aurkituko duzu errezeta elektronikoari buruzko informazio guztia. Internetetik ere deskarga dezakezu: www.e-rezeta.net

Informazio gehiago:

Osakidetza

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa