Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 17a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-11-20 Alerta laranja aktibatuko da euriengatik Udal langile batzuk lanean izango dira gau eta egun osoan herriko kaleetan ustekabeak ekiditeko. Herritarrei eskatzen zaie, inongo gertakarien aurrean, 944008021 telefonora deitzea.
viento / haizea

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak euriengatiko alerta laranja aktibatuko du biharko, 00:00etatik 24.00etara arte. Prezipitazioen metaketaren eraginez, ibaien emariek gora egingo dute, errepideetan ur-putzuak sortuko dira, eta baliteke leku zehatz batzuetako hegaletan lur-jausiak edo irristatzeak egotea. Horregatik, Segurtasun Sailetik arreta handia eskatzen da.

Dena den, prezipitazio ugarienak bihar, osteguna, hilak 21, izango dira. Izan ere, depresio bat gerturatuko da Kantauri itsasora, eta horrek aire-masa heze bati iristen lagunduko dio. Ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eurite iraunkorrengatik alerta laranja aktibatuko du Bizkaian eta Gipuzkoan, 00:00etatik 24:00etara.

Euskalmeten iritziz, prezipitazioak ugariak eta etengabeak izango dira, batez ere, kostaldean, toki askotan 24 ordutan 60 l/m2 ere bilduko baitira.

Ostegunean, elur-maila 900-1.000 metrotan kokatuko da eta, arratsaldean, 700-800 metrotara jaitsiko da; beraz, maila ertain-altuetan metatutako elur kantitatea nabarmena izango da.

Bestalde, haizeak gogor joko du, hasieran mendebaldetik eta ondoren iparraldetik eta ipar-ekialdetik. Bolarik bortitzenak kostaldean izango dira, eta baliteke olatuak 3,5 metrotik gorakoak ere izatea.
Ostiralean, elur-maila gehiago jaitsiko da. Ziurrenik 500-600 metro artean kokatuko da, eta baliteke eguneko zenbait momentutan gehiago jaistea. Asteburuari dagokionez, ziurrenik giro hotza eta nahiko lehorra izango da.

Aste honetako gehieneko tenperaturak 5 ºC eta 10 ºC artekoak izango dira kostalde inguruetan eta 5 ºC ingurukoak barnealdean. Gutxieneko tenperaturak, ordea, 0 ºC ingurukoak izango dira barnealdean, batez ere, mendi inguruetan.

Horrenbestez, astea korapilatsua izango da alderdi meteorologikoari dagokionez. Prezipitazioak nabarmenak izango dira, bereziki, Kantauri isurialdean eta, barnealdean, elurteak izango dira maila nahiko txikietan.

Oharra: Iragarpenen eguneraketak eta abisuak Euskalmeten web orriaren bidez (www.euskalmet.euskadi.net) eta kasu hauetan, batez ere, Twitter bidez (@Euskalmet) jarraitzea gomendatzen da.

Erlazionatutako dokumentuak:

Gomendioak (pdf, 59 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa