Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 17a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-11-15 Euskarazko 'Hamlet' antzezlanaren bertsioa, bihar Kultur Leioan
Hamlet / Hamlet

Bihar, azaroak 16 (Auditorium. 20:30), Artedrama, Dejabu, eta Le Petit Théâtre de Pain konpainiek HAMLET antzezlana eskeiniko dute Kultur Leioan, William Shakespeare egilearen obra klasikoa, Ximun Fuchsek zuzenduta eta Xavier Mendigurenek egokituta. Hamlet XXI.mendean, euskaraz eta Euskal Herrian.

Hamlet XXI. Mendean eta Euskal Herrian. Berea uste zuena esku artetik kendu diotela-eta traizionatuta; mendekua hartu nahi baina ekintzara jotzerakoan zalantzaz betea. Hamlet ez da klasikoa aspaldikoa delako bakarrik: klasikoa da, batez ere, antzinakoa izan arren aldiro irakurketa berriak sorteen dituelako. “Errautsak”
ikuskizunaren ondoren, Artedrama, Dejabu eta Le Petit Théâtre de Pain taldeek Shakespearen obra
berrinterpretatu dute, egungo gizartearen kezka, arazo eta ezaugarriekin, Xabier Mendigurenen adaptazioan. Hamlet, gaur eta hemen.

Artedrama konpainiak gainera, Kultur Leioan du egoitza ta bertan betetzen du bere lan iharduera. Donostian Hamletek 1.000 ikuslerekin bete zuen antzerkia pasa den asteburuan. Abangoardia eta publiko zabala termino ezkonezinak ez direla isladatuz. Polita litzateke Kultur Leioako Auditoriumean gauza bera gertatzea.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa