Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 17a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-11-14 Bosteko erakusketa gaur heltzen da Kultur Leioara
bosteko 2013 / bosteko 2013

Bosteko 2013 erakusketa ibiltaria gaur bertan helduko da Leioara. Urtero bezala, 1998. urtetik hona, erakusketa honek arte garaikideko obra interesgarriak ekartzen dizkigu gure udalerrira.

Bosteko 2013k, batez ere, “erakusketa didaktikoa” eta publikoarentzat ulerterraza izan nahi du eta horretarako artista bakoitzaren lanik adierazgarrienak aurkezten ditu.

2013ko XVI. edizioan honako margolarien lanak aurkeztuko dira:
- Sra. Polaroiska (Bilbo): Alaitz Arenzana eta María Ibarretxek osatutako bikote artistikoa. Zine esperimentala, akzioaren artea, sortze eszenikoa eta koreografia dira beraien lanaren ardatza. Nahita dira euren piezak anbiguoak, gorputzari atxikitako rolekiko jolasean, so dagoenaren begirada desorekatuz. Dantzaren eta eszenaarteen ikerketan diharduen Ruemaniak taldearen kideak ere badira artista biak.
- Juana García-Pozuelo (Bilbao): Alegiazko natura-inguruan ageri diren etxebizitzak dira koadro hauek betetzen dituzten etxeak. Ez-ohiko meteorologia-fenomenoen mende batzuetan, edo murgilduta daudeneko isolamendu eta gelditasun zentzazioa areagotzen duten giro suntsituetan kokatuak beste batzuetan.
- Alvaro Gil (Bilbao): Alvaro Gilen arte-prozesuak kolokan jartzen du goi- eta behe-kulturen arteko banaketa. Kustomizazioaren kontzeptua dute oinarri beraren eraikuntzek, neurrira egindako eraldaketak, brikolajearen jarreratik, emaitza bikainak eta ezustekoak erdiesten dituztenak. DIY (Do It Yourself, “Egizu zuk zeuk”) delakoaren eta “kontsumorik ezaren” praktikarekin bat egiten du beraren ikerketak.

Kultur Leioa: Erakusketa Gela/Sala Exposiciones (12/11/2013 - 01/12/2013)
Astelehenetik ostiralera 10:00 - 20:00
Larunbatak, igandeak eta jaiegunak 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa