Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-11-08 MasterClass berezia Kulbik dantza taldearen eskutik 11.00etatik 13.00etara bitartean, Leioako dantza zaleekin izango dira truko bereziak erakusten
Kulbik / Kulbik

Dantza gustokoa baduzu eta profesionalen eskutik MasterClass bat jaso nahi baduzu, hemen duzu aukera. Kultur Leioan ikuskizuna emango duen Kulbik dantza garaikideko taldeak MasterClass berezia eskainiko du larunbata goizean. Gainera, Kultur Leioa Lagunaren Gazte txartela dutenek eskaintza berezia izango dute.

Kulbik talde kataluniarrak arratsaldeko 20.00etan eskainiko du CUBE lana Kultur Leioan, baina goizean, 11.00etatik 13.00etara bitartean, Leioako dantza zaleekin izango dira truko bereziak erakusten. Sarrera 5 eurokoa da, edota ikuskizuneko sarrerarekin doakoa. MasterClass honetarako plazak mugatuak dira eta 94 607 25 78 telefonoan erreserbatu behar dira.

“Cube” irudizko kubo ikaragarri batean gertatzen da. Guztiok ezagutu edo inoiz sentitu ditugun emozioen arabera itxuraldatzen den kuboa. Marrarik gabeko leku bat, askatasuna eta bere ukapena elkartzen den lekua. Jakinmina, egonezina, jolasa, maitasuna eta egunero laguntzen dizkiguten beste hainbat emozio elkarrekin bizi dira azken xehetasun txikietaraino aztertutako lan koreografiko batean. Emaitza: nortasun bakarreko ikuskizun anitza, milaka pertsona liluratu dituena: dantzariak, ingeniariak, amak, umeak, aktoreak... “Cube” 2 urte baino gehiagoko talde-lan handiaren emaitzaren obra.

Erlazionatutako dokumentuak:

Kartela (pdf, 289 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa