Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-11-06 Plazer bisual eta gastronomikoen azoka
Cartel de la feria / Azokaren kartela

Udaberria heldu da Leioara, azaroa bertan da, eta ohi denez, artisautza, gastronomia eta zentzuen bitartez gozatzeko momentua heldu dela esan nahi du horrek, produktu desberdinak dastatuz eta artisau profesionalen lana, esfortzu eta mimo handiz burututakoa, ikusiz eta gozatuz, kalitatezko produktuak sortzeko helburua dutelarik.

Azaroaren 8, 9 eta 10ean, Bulebarrean, Leioako plazer bisual eta gastronomikoen hogeita hamalaugarren azokaren edizioa izango da.

Azokak 39.000 euro inguruko aurrekontua izango du eta 31 erakusmahai desberdinek artisautza produktu tradizional eta garaikideak eskainiko dituzte. Horretaz gain, gastronomi arloko berezitasunen aukeraketa bat ere eskainiko da, kalitate handiko produktuak, eta oso esklusiboak.

Teknikei dagokienez, guztira, 31 artisauren produktuak ikusi eta erosi ahal izango dira (18 artisau eta 13 gastronomia arlokoak), 30 espezialitate desberdinekoak: osagarriak, bitxigintza, landa-altzariak, beira, gaztainondoz eginiko objektuak, larrukigintza, arropa, jostailuak, zeramika, e.a. Eta gastronimiari dagokionez, patea, gazta, txerrikiak, gatza, ogia eta euskal pastela, pastak, itsasoko kontserbak, marmeladak, bonboiak…

Artisau desberdinen jatorria anitza da, nahiz eta gehienak Euskal Autonomi Erkidegotik eta Nafarroatik datozen. Beste batzuk Aragoi, Kantabria, Madril, Galizia, Gaztela Mantxa eta Gaztela Leondik datoz.

Aurreko edizioetan bezala, Kalitate Ziurtagiria mantentzen da, Leioako Artisautza Azokan erosten diren produktuak artisau-teknikak erabilita bakarrik eginda daudela egiaztatzen duena. Kalitate agiri hori antolakuntzak eta artisauak sinatzen dute.

Tailerrak eta ekintzak

Azokan ere zuzenean jarraitzeko bi tailer burutuko dira, publikoari teknika desberdinak erakusteko helburuarekin. Aurten, Bizkaitik datorren Ana Aldanak egur lantzea jorratuko du, eta Gironako Videfrankek beira puztea landuko du

Ohikoa den produktu dastaketa ere burutuko da (ogia, txakolina, gazta, hestebeteak, etab…), hurrengo ordutegietan: azaroaren 9an, 19:00etatik 21:00etara; eta azaroaren 10ean, 12:00etatik 14:0e0tara. Artisau produktuen zozketa ere egingo da, 6 euro baino gehiagoko erosketak egiten dituzten erosle guztien artean.

Berrikuntza bezala, proiektu berri bat hasiko da aurtengo azokan: artisau praktiketarako Ikasgela. Aurtengo edizioan honako ekintza hauek planteatzen dira: Garagardoa dastatzeko kurtsoa, azaroaren 8 eta 9an (ostiral eta larunbata), plaza mugatuekin (gehienez, 20 ikasle); Artisau garagardoa lantzeko kurtso praktikoa: azaroaren 9an (larunbata); plaza mugatuak (gehienez, 15 pertsona).

Erlazionatutako dokumentuak:

Liburuxka (pdf, 189 kb)

Dastaketa (pdf, 350 kb)

Ikastaroak (pdf, 671 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa