Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-11-05 Haur-Gizentasunari buruzko hitzaldia
Escolares comiendo / Ikasleak jaten

Leioako Udalak eta Bizkaiko Medikuen Elkargoak haurren obesitateari buruzko hitzaldia eskainiko dute azaroaren 12an, 19:00etan, Kultur Leioako laugarren solairuan, haur garaiko obesitateak heldutasunean sor ditzakeen gaixotasunak prebenitzekotan. Sarrera librea da, 94 607 25 76 telefonoan izena emanda.

Azken urteetan Leioan hainbat programa eta ekimen desberdin jarri dira martxan umeen artean elikadura ohitura egokiak sustatzeko, hauen artean, Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailako gosari osasungarriak, gurasoei zuzendutako haur-elikadurari buruzko hitzaldiak, edota Quirón ospitalearekin elkarlanean sorturiko “Elikadura eta bere arazoak” izeneko hitzaldia. Bestalde, ikastetxeetan jartzen diren filme eta antzerkietan ere elikaduraren gaia oso presente egon da.

Haurtzaroan gizenak diren umeak helduak direnean ere pisu berdinean mantentzen dira, eta honek bihotzeko arazoak, diabetes eta mota honetako gaixotasunak eragiten ditu oso goiz. Hitzaldi honek gurasoak ohartaraztea du helburu, eta elikadura osasungarri baten garrantzia azpimarratzea. Honetarako oinarrizko aholku batzuk ere jasoko dituzte euren umeen elikaduran oreka mantentzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa