Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 16a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-10-16 Bluenights berritasunekin bueltatzen dira!
blues / blues

Travellin’ Brothers talde leioaztarrak Nico Wayne Toussaint armonika jole eta abeslaria aurkezten digu Bluenights saio berri honetan, ostiralean gaueko 22.00etan. Orain, gainera, hitzordu hau berritasunekin dator. Gauari behar bezalako amaiera emateko sarrerarekin batera pintxoa eta edaria doan izango dituzte ikusleek Mendibile Jauregian.

Piano-jotzailea izanik aitak txikitatik erakutsi zion musika Nico Wayne Toussaint-eri. Aitzitik, hamabost urte zituenean, James Cotton entzun eta gero, Bluesean murgiltzeko erabakia hartu zuen, eta Cotton, Junior Wells, William Clarke, Muddy Waters, Jimmy Reed eta Louisiana Red bezalako aitzindarien grabazioak aztertzeari ekin zion. Estatu Batuetara joan zen bluesa gertuagotik ezagutzeko, eta Chicagotik Nueva Orleanseraino ibili zen Minneapolisen egonaldi luze bat egin baino lehen. 1993. urtetik aurrera Frantzian joko zuen, Magic Slim, Calvin Russel, Five Blind Boys of Alabama eta Mick Taylor bezalako bandei sarrerak eginez. Baionatar musikari honek bere azken diskoa “Lonely Number” (Iguane Records) aurkezten digu.

Aurtengo berritasuna kontzertuaren osteko hitzorduan dago. Kontzertuko sarrerarekin batera Mendibile Jauregian pintxoa doan edariarekin (txakolina, garagardoa, freskagarria), eta konbinatua edanda, pintxoa doan, eta bigarrena, % 50ean. Eta afaria ere jateko aukera 5 eurotan.

LEIOA BLUES & EGGS (5€)
Baserriko bi arrautza ekologiko frijitu patatekin
Txistorra edo odolestea, aukeran
Ogia eta txakolin kopa (errioxa, freskagarria edo kaña)


Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa