Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-10-14 Leioak robotika tailerra antolatu du gazteentzat
lego / lego

Azaroaren 8tik otsailaren 28ra bitartean robotika tailerra izango da Leioako Gaztegunean. Bereziki, 11 eta 17 urte bitarteko leioaztar gazteentzat zuzenduta dago eta euskaraz izango da.

Lego piezak erabilita robot bat muntatuko dute parte hartzaileek eta programatuko ere egingo dute, taldeka. Honetaz gain, munduko FIRST Lego txapelketan parte hartzeko aukera ere izango dute.

Izena emateko epea urriaren 28ra arte izango da zabalik, eta ikastaro berezi honen prezioa 19 eurokoa izango da. Informazio gehiago www.roboteka.blogariak.net web orrian edota 685.732.963 telefonoan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa