Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Maiatzaren 15a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-10-10 Heziketa sexuala familiaren barnean Heziketa sexuala familiaren barnean jorratzeko doako prestakuntza saioa
educacion / heziketa

Urriaren 16an, Etxadiko psikologo taldearen eskutik, doako prestakuntza saioa izango da Kultur Leioako prentsa gelan, arratsaldeko 18.00tan, heziketa sexuala familiaren barnean zelan landu azaltzeko.

Sexualitatea zelan ulertzen den jorratuko da bilera honetan, eta bereziki zelan garatzen den 0 eta 18 urte bitartean. Gure seme alabekin lasaitasunez sexualitateaz berba egiteko ditugun arazoak aztertuko dira, eta heziketa sexualaz haurtzaroan eta nerabezaroan jorratzeko estrategiak emango dira.

Guztira, adituekin komunikazio hobeago lortzeko, 20 lagun inguruko taldea sortuko da, beraz, interesa baduzu deitu 94 607 25 76 telefonora eta izena eman.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa