Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Maiatzaren 15a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-10-09 Asteburu honetan Metro zerbitzua autobusengatik ordezkatuko da
metro / metro

Dow Chemical-eko zubia eraisteko aurreikusita dagoenez, Metroaren tren-zirkulazioa behin-behinekoan eten beharko da Astrabudua eta Gobelako geltokien artean asteburu honetan.

Zehazki, larunbatean, urriak 12, 06.00etatik, igandean, urriak 13, 24.00etara arte.

Aipatutako bide zatian (Astrabudua-Gobela) tren zerbitzuaren ordez autobus zerbitzua jarriko da, jaiegun eta igandeetan trenek duten maiztasun berberarekin, hau da, egunez 10 minuturo (8.30etik 23.30era), eta gauez 30 minuturo (23.00etatik 8.30era). Leioan autobusen geltokiak honakoak izango dira:

Leioako geltokia: Aparkaleku irteera aurrean, norabide bietan.

Lamiakoko geltokia: Norabide bietan dauden autobus markesinetan.

Leioa geltokian dagoen aparkalekua irekita jarraituko du egun hauetan, eta gainera doakoa izango da. Bestalde, Metro geltokia itxita egongo da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa