Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Maiatzaren 15a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-10-08 Menpekotasuna duten pertsonentzako eta beren jagoleentzako udal zerbitzu bereziak
Familias cuidadoras / Familia jagoleak

Urteak dira Leioako Udalak hainbat zerbitzu eskaintzen dituela menpekotasuna duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko asmoarekin, eta honekin batera etxe berdinean bizi diren jagoleen bizi kalitatea hobetzeko. Aurten ere zerbitzu hauek leioaztarren eskura daude.

Zerbitzu hauek Zainduz izeneko programa barruan kokatzen dira, Udala eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko hitzarmenari esker sortutakoa. Honekin senitartekoekin bizi diren menpekoen premiei erantzutea posible.

Zainduz diziplina ezberdinetako profesional talde batek osatzen du, eta hainbat prestakuntza-jarduera eskaintzen ditu, jagoleen auto-zainketan laguntza emanez, eta, ahal den neurrian, asistentzia lanetan ere.

- Aholkularitza psikologiko taldea: emozioak adierazteko aukera ematen du, jagoleen arazoei aurre egiteko estrategiak garatzen laguntzen du, eta egoera berean diren pertsonen artean esperientziak trukatzeko espazioa osatzen du.

- Banakako aholkularitza psikologikoa: Psikologo batek laguntzen du emozioak adierazten eta bideratzen, eta arazoei aurre egiteko estrategiak erakusten ditu. Zerbitzu hau etxean edota kontsultan eskaini daiteke.

- Mendekotasuna duten pertsonen psikoestimulazioa: batez ere Alzheimer edo beste dementzia bat duten pertsonei zuzenduta dago. Psikologo bat mendekotasuna duen pertsonaren etxera mugitzen da gaitasun kognitibo eta motor trebetasunak sustatzeko.

- Kafe-tertulia: emozio guztiak eta kezkak partekatzea ere garrantzizkoa delako.

- Biodanza tailerra: bizi-energia pizten du eta jagolearen estres fisiko zein emozionala gutxitzen du.

- Zainketari buruzko hainbat gaiekin lotutako prestakuntza ikastaroak: lehen sorospenak, mendekotasuna duen pertsonaren mobilizazioa, ohean dagoen pertsonaren garbitasuna, etxebizitza egokitzeko laguntza produktuak, portaera arazoen kudeaketa, mendekotasuna duen pertsonarekiko komunikazioa...

- Ekintza atseginak: zainketaren arrakasta auto-zainketan dagoelako, jagoleei eurentzako denbora eskaintzen zaie. Museoetara irteerak, txangoak, cine-forum...

- Doluan laguntza: Maite dugun pertsona bat galtzeak eragiten duen egoeran aurrera egiteko psikologo batek laguntzen du. Honetarako banakako edo taldeko laguntza eskaintzen da, emozioak azaleratzeko eta dolua behar den moduan igarotzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa