Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 16a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-10-07 Leioak lan egiten du gazteen segurtasuna hobetzeko lonjetan
Jóvenes en una lonja / Gazteak lonja batean

Leioako Udalak, gazteen lonjen segurtasuna eta bizikidetza hobetzeko proiektuaren lehen fasean, 60 lonja erroldatu ditu guztira gure udalerrian. Lan honekin, lortu egin da hobetzea gazteen partaidetza Toki Administrazioan, eta era berean, orain, lonja hauen eta bere erabiltzaileen datu basea daukagu protokolo bat eta segurtasun plana jorratzeko. Horretarako baita ere, lonjetan dauden herritarren partaidetzarekin kontatuko dugu.

Erroldaz gain, gazteenen aisialdiari buruzko ezagutza sakonagoa izaten saiatu gara, lokal pribatu hauen erabileran zentratuz. Lan hori egiteko, 1.579 inkesta burutu dira udalerriko 11 hezkuntza zentrotan eta Leioako Aterpe Gaztegunean. Udaltzaingoak ere lagundu egin du existitzen diren gazteen lokalak identifikatzen.

Lehen faseak Leioako 60 gazteen lonjen errolda osoa eman du emaitza modura, ezaugarri zehatz guztiekin, gazteen beraien laguntzari esker, gehienek (%94,83) lagundu baitute prozesu honetan.

Behin erabiltzaileak eta lonjak identifikatuta, proiektuaren bigarren fasea hasiko da, bizikidetzaren kudeaketa, eta egindako errolda ere gaurkotuko da. Bigarren fasean, beste gauza batzuen artean, gazteei informazioa emango zaie lonjekin zerikusia duten gaiei buruz, eta lokal horiek erabiltzeko aholkuen Gida egingo da, segurtasun eta bizikidetzaren inguruko gaiak jasoz. Gainera, gidaren jarraipena eta zabalpena ere egingo dira.

Horrekin batera, udal sare osoak erantzun koordinatu eta bakarra izan dezan lonjen egoeran, inplikatuta dauden atal nagusiekin adostutako Protokolo bat egingo da. Esku hartuko dugu, baita ere, alderdien artean gatazka sortzen duten egoeren aurrean.

Azkenik, bigarren fase horrekin, nerabeen parte hartzea dinamizatzen saiatuko gara udal ekitaldietan, eta Udalaren eta gazteen arteko komunikabideak bideratu. Lonjetan dauden pertsonak dinamizatzea gazteek eurek eskatu dutelako da, dibertimendua sustatzen duten aisialdi aktibitateak eskatzen baitituzte. Hori bat dator lonjen erabilera egokia ikustarazteko interesarekin, eta sormena potentziatzearekin, topaketak, lehiaketak edota aktibitateak antolatuz.

Lonjen eta erabiltzaileen profila Leioan
Gehienak hirigunean daude (%86,30). Kasu gehienetan, 18 eta 25 urte bitarteko eta sexu bietako 6 eta 10 pertsona bitartean egoten dira. 2 eta 4 urtez (%30) daramate lonja horiek erabiltzen. Normalean, astean zehar joaten dira 23:00 arte (%51,72), eta asteburuetan, 2:00 arte (%75,86). Kontratua dute (%74,4) eta asegurua (%60,34), eta batez beste, 350€ ordaintzen dute. Ura, argia eta komuna daukate, baina ez daukate ez sukalderik ezta su-itzalgailurik ere. Aireztatzea eta airea berriztatzeko mekanismoak onak dira. Espazio zabal eta lasaiak dira, higiene egoera onean.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa