Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Maiatzaren 14a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-09-19 Larunbatean etor zaitez Oinezkoen Pausura
cebra / zebra

Larunbata honetan, Irailak 21, “Leioa Oinezkoen Pausura” Hiritarren IX. Ibilaldia burutuko dugu. Ibilaldi honen bitartez, udalerriko kaleek oinezkoei segurtasunez eta lehentasunez ibiltzeko aukera ematen ote dieten behatuko dugu. Ibilbidea markatzen duten zebra guztiak margotuta daude honez gero.

Hasiera goizeko 11:00etan izango da Sakoneta kiroldegitik, beti bezala. Aurtengo ibilbideak San Bartolomerantz eramango gaitu lehenik, eta handik jaitsi eta gero, Pinosolo Parkea, Ondiz auzoa eta Kandelazubietatik ibiliko gara, Avanzadako bulebarreko Stoan amaitzeko.

Badakizue: oinetako erosoak, ur botilatxoa, euritakoa agian... eta ibiltzeko gogoak! Zure parte hartzearekin, autoaren erritmoaren ordez, Leioak Oinezkoen erritmoa hartuko du, oinezkook presentzia handia izango baitugu kaleetan!! Ibilaldian zenbat eta jende gehiagok parte hartu handiagoa izango da Leioari erritmoa markatzeko izango dugun gaitasuna.

Sarreran har ditzakezuen iradokizun orriak betetzera animatzen zaituztegu. Zuen iritzi, proposamen eta ideiak partekatuz Leioa hobetzen goaz pausuz-pausu. Ibilbidean zehar bete eta zinegotziek eramango dituzten “Zinegotxiletan” sar ditzakezue, gero Udalera bideratzeko. Sarreran eta helmugan topatuko dituzue iazko Oinezkoen Pausura Ibilaldian jasotako iradokizunen erantzunak. Twitter ere utz ditzakezue zuen iradokizunak, bestelako mezu edota argazkiak #leioaoin hashtag-aren bitartez.

Erdu gozatzera!

Informazio gehiago:

Herrigune

Erlazionatutako dokumentuak:

Diptikoa (pdf, 435 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa