Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-08-29 Urrian bueltan izango da berriz ‘Barikuetan jai’ programazioa
barikuetan / barikuetan

Urrian bueltatuko da Leioako Udalaren Euskara sailak antolatutako ‘Barikuetan jai’ programazioa. Ostiralero, herriko edozein txokotan elkartzeko aukera izango dugu gure txikiekin, jolastu eta gozatu beti ere euskara ardatza izanik.

Programa honen helburua da haurrek eta familek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, euskara ikasgeletatik atera eta kalean erabiltzea. Horretarako urritik abendura osiralero jarduera bereziak egingo dira Leioan euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.

Beraz, badakizu. Ama edo aita bazara eta zure txikia euskaraz gozatzea eta jolastea nahi baduzu hurbildu zaitez, aste bakoitzean tematika desberdina izango da, ekintza anitzak daude prestatuta: ipuin kontaketa, pailazoak, tailerrak, jolasak, kirola, dantza eta kantuak, Lip-dub…

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa