Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-08-28 Musika Eskolako musikoterapia eta hastapen-ikastarorako azken plazak
iniciacion / hastapen

Leioako Musika Eskolak zabalik dauka 2013-2014ko hastapen-ikastarorako matrikulazioa, musika hastapenei buruzko ikastaroan zein musikoterapian plaza gutxi batzuk baino ez dira geratzen libre. Zentro honek maila “amateurrean” musika ikasteko aukera ematen die neska-mutikoei, oso metodo pedagogiko eta atseginak erabiliz.

Eskaintza zabala dauka musika-tresnen irakaskuntzan (guztira, 18 instrumentu), eta taldekako jarduera ugariren bitartez jorratzen du musika-ikasketaren garapena: eskolania, umeen talde instrumentalak, gazteen abesbatza, orkestrak... Maila “amateurrean” (Musika Eskola) zein arautuan (LOE Irakaskuntza Profesionalen Kontserbatorioa), Leioakoa erreferentziazko zentroa da musika-ikasketetan.

Bestalde, musikoterapiak hezkuntza beharrizan bereziak dituzten 6 eta 14 urte bitarteko umeei zuzenduta dago, hauen komunikazioa hobetzen laguntzen du ikastaro honek.

Informazioa gehiago: 94.463.86.83

Informazio gehiago:

Leioako Udal Musika Eskola

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa