Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-08-19 Saharar umeak agurtzeko jaia bihar izango da
saharauis / saharar

Bihar gure herrian uda igaro duten saharar umeak agurtzeko jaia ospatuko da, Euskal Etxeen plazan arratsaldeko 18.00etan. Bertan hainbat ekintza dibertigarri eta jolasak izango dituzte bertaratutakoek.

Mufida Bati-Daf, Yusef Selma Budda, Dauli Chaibani Ahmed, Mohamed Ahmed Bara, Mohamed Abd-Elbar Abd-Elbari eta Masbguha Mohamed Salek dira, 5 eta 12 urte bitarteko saharar umeak dira eta, Leioako famili batzuei esker, uda gure udalerrian igarotzeko aukera izan dute.

Joan den ekainaren 26an heldu ziren Leioara eta abuztuaren 28an bueltatzen dira etxera. Egun hauetan hainbat ekintza egiteko aukera izan dute, lagun berriak egin dituzte eta, garrantzitsuena, garai honetan basamortuan bizi diren tenperatura altuetatik ihes egin dute. Honetaz gain, mediku azterketa orokorrak pasa izan dituzte.

Bizipen guzti hauek gogoan izango dituzte baina honetaz gain, Udalak eskola materiala banatuko die euren etxeetan ikasten jarrai dezaten. Opor solidario hauetarako Udalak bideratutako aurrekontua 4.890 eurokoa izan da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa