Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-08-16 Arte, artisautza eta sorkuntza ikastaroak Kultur Leioan
Cursos de arte, artesanía y creatividad / Arte, artisautza eta sorkuntza ikastaroak

Arte, artisautza eta sorkuntza ikastaroetan izena emateko epea zabalik egongo da abuztuaren 26tik irailaren 6ra.

Aurretiko izen-ematea Kultur Leioako bulegoetan (Jose Ramon Aketxe plaza 11,4. solairua) eta Pinuetako Udal Bulegoan (Lapurdi 3) egin beharko da. Tailerretako plaza kopurua mugatuta dago; beraz, plaza kopurua baino aurreinskripzio gehiago badago, zozketa publikoa egingo da. Hortaz, aurretiko izen-ematearen ordenak ez du plazarik ziurtatzen.

Ikastaroetako behin betiko matrikulazioa irailaren 16tik 20ra egin beharko da: matrikula egiteko betekizunei jarraitu, abonu-agiria eman eta abar.

Ikasturte honetarako programatutako ikastaroak hauek dira: zur-lanketa, zeramika, pintura eta marrazketa, eskulanak, gozogintza kreatiboa, altzarien zaharberritzea, ehoziri-lanak, puntua eta kakorratz-lana, kontaketa laburra, jantzigintza, musikoterapia, argazkigintza digitala, irudi digitalen prozesua. Ikastaroen ordutegiak eta prezioak honi erantsitako informazio-liburuxkan kontsultatu daitezke.

Erlazionatutako dokumentuak:

Liburuxka (pdf, 407 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa