Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-08-14 Gizarte-Hezkuntzazko Eskuhartzeko Taldeak 216 lagun hartu zituen
Servicio de Intervención Socioeducativa con Infancia / Gizarte-Hezkuntzazko Eskuhartzeko Taldeko zerbitzua

Joan den 2012. urtean 216 lagun izan ziren Leioako Udalaren Gizarte-Hezkuntzazko Eskuhartzeko Taldeko zerbitzuetan, hau da, 76 familia hartu zituen zerbitzu honek. Martxan jarri zenetik 2009. urtean gorakada nabarmena jaso du udal zerbitzu honek, urte horretan 50 pertsona ingurekin hasi baitzen.

Udal zerbitzu hau prebentiboa eta doakoa da, familia eta adingabekoen sustapenerako jaio zen, aholkularitzako hezkuntza-neurriak eta laguntza integralarekin. Seme-alaben hezkuntzan arazoak dituzten familiei laguntzea da zerbitzu honen helburu nagusia, gurasoak ahokatzen eta nerabeekin lan egiten. Zerbitzua erabiltzen dutenen artean honakoak aurki ditzakegu: guraso gazteak, famili gaztazkak dituzten nerabeak, hezkuntza arloan laguntza behar duten gurasoak, etab.

Zerbitzua erabili zutenen gehiengoa seme-alaba gaztetxoak dituztenak dira. Adin gitxikoak izaterakoan arazoak eta gatazkak hasiberriak dira eta emaitzak hobeagoak izaten dira. Hau horrela, 8 eta 12 urte bitarteko adingabekoen kopurua bikoiztu egin da azken urtean, eta 0 eta 7 urte bitartekoen parte hartzeak etengabeko igoera du.

Baina gazteekin lan egitearekin batera zerbitzu honek gurasoekin ere lan egiten du, gatazkaren alde biak landuz eta arazoei ahalik eta hoberen aurre egiteko. Honetarako iaz tailerrak antolatu ziren nerabeen hezkuntzan orientatzeko, hauetan 11 famili hartu zuten parte eta, emaitza positiboak izan zirela ikusirik aurten ere ikastaro hauek jarriko dira martxan.

Baina Gizarte Zerbitzuetatik eratorritako kasuez gain, Leioako Udalaren Gizarte-Hezkuntzazko Eskuhartzeko Talde honek hainbat adingabeko hartzen ditu hezkuntza- edo osasun-zentroetatik eratorritakoak.

Hala ere Leioako Udalaren Gizarte-Hezkuntzazko Eskuhartzeko Talde honen zerbitzua erabiltzeko lehenik eta behin herritarrek Gizarte Zerbitzuetatik pasa beharra dute, Inaurratzaga kaleko 1 zenbakian dagoen bulegoan edota 944.801.336 telefonora deituz.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa