Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-08-07 Udalak antolatutako udalekuetan 1.000 leioaztar baino gehiago izan ziren
colonias / udalekuak

Udatxiki, Uda eta Udaleku irekiak, Leioako Udalaren Hezkuntza, Gazteria eta Kirol sailek antolatuta, 3 eta 17 urte bitarteko 1.000 gazte baino gehiago batu dituzte aurten ere.

Udal programa hauen helburu nagusia kirola, kultura eta aisialdi osasuntsua gazteen artean sustatzea da, eta bide batez, opor egun hauetan gurasoei laguntzea.

Alde batetik, UDA kanpaina, Leioako klasikoa 20 urte baino gehiago daramatzana lanean. Aurten ere 7 eta 13 urte bitarteko 800 umek hartu zuten parte, txanda bitan banatuta, eta bertan egindako ekintzen artean azpimarragarrienak kirolak, tailerrak, txangoak eta bestelako irteerak izan ziren.

Bigarrenik, 3 eta 7urte bitarteko umeentzat “Udatxiki” programa izan da martxan aurten ere. Beste udalekuen antzera honen helburua lanean diren gurasoei laguntzea da, hots, gurasoak lanean diren artean umeek ekintza ezberdinak garatzeko aukera ematea. Aurten 200 baino gehiago izan dira Udatxiki programan parte hartu dutenak, aurkeztutako eskaera guztiak onartu ziren kanpoan umerik ez geratzeko.

Programa honetan, partehartzaileen adina kontutan izanda, segurtasun neurriak indartu egin ziren aurten. Kontratatutako monitoreek azalpen eta jarraibide zehartzak jarraitzeko prestatu ziren aldez aurretik. Honekin batera, identifikazio txartelez gain aurten Udalak umeentzako txapelak egin zituen, horrela irteeraren bat zeukatenean errazago identifikatzen ziren. Eta igerilekuetara joateko pulsera bereziak zituzten txikiak, bertan ikastetxeko arduradunaren izena eta telefonoa agertzen zen eta Udaltzaingoarena ere.

Azkenik, hainbat gaztek hartu zuten parte Aterpe Leioa Gazteguneko “Udaleku ireki”etan. Izan ere, 14 eta 17 urte bitarteko gazte leioaztarrek hainbat ekintza eta irteera desberdinetaz gozatzeko aukera izan zuten.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa