Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-08-05 Leioak kontrol biologikoaren alde egiten du zuhaitzetako izurriteak ekiditeko
bidegorri / bidegorri

Leioako Udalak udalerriko espazio urbano berdeetan dauden zuhaitzetako izurrite eta gaixotasunen kudeaketa integraturako Plana jarri du abian. Horrela, gaur egun izurriteen aurka egiteko modua aldatu nahi da, beste hau ingurugiroa zaintzeko hobea baita.

Leioako espazio urbano berdeetan dauden zuhaitzetako izurrite eta gaixotasunen aurka egiteko ohiko modua endoterapia bidezko kontrol kimikoa izan da orain arte. Pestizidekin egiten den kontrol kimikoa arazoak dakartzanez, eta gaur egungo legeak pestizidak modu jasangarrian erabiltzera behartzen duenez eta izurriteen kudeaketa integratua sustatzen duenez, metodologia aldatzea erabaki da.

Leioako Udalak aukeratu duen izurriteen kontrol biologikoa etsai naturalak erabiltzean datza, eta horrela, izurriteak onargarritzat jotzen diren mailetan mantentzen dira. Kudeaketa sistema honekin, zuhaitzak duen izurritearen intsektuen aurka borrokatzen duten intsektuak jartzen dira zuhaitzetan bertan.

Udalerriko zuhaitzetako izurriteen kudeaketa integratua bi kontrol biologiko mota aurreikusten ditu: gainezkatzea eta kontserbatzea. Kontrol biologiko handigarriarekin, edo gainezkatze bidezkoa, aldizka, hazitako etsai naturalak askatzen dira ekosistema hartzailean ezar daitezen, eta horrela, ondorengoek izurritea sortzen duten intsektuak suntsi ditzakete.

Bestalde, kontserbatze bidezko kontrol biologikoarekin, udalerriko espazio berdeetan ezarrita dauden etsai naturalak babestu eta zaintzen dira, ingurugirora egokituta daudenak eta kontrolatu nahi diren izurriteekin bateragarriak direnak. Horiek mantendu ahal izateko pestizida eta herbiziden erabilera murriztu behar da espazio urbano berdeetan, eta landare-aniztasuna duten zonaldeak eduki espezie hauek bizi daitezen, habitatak dibertsifikatuz eta babes-landareak, elikagaia ematen duten landareak eta zenbait etsai naturalen dentsitatea handitzen duten banku-landareak jarriz, beste neurri batzuen artean.

Dagoeneko, aldizka, liztorrak, euliak eta marigorringoak askatzen hasi dira, landare-zorri, psila eta kukurutxen estai natural eraginkorrenak.

Udalerriko zuhaitzetan egingo diren kontrol biologikoak, lehen aldiz, Estartetxe kaleko albizietan, Errekalde plazako laranjondoetan, Bulebarreko astigarretan eta San Juan auzoko ezki eta gainerako zuhaitzetan aplikatuko dira, beste batzuen artean. Plan hau garatuz joango da eta udalerriko beste zonalde batzuetan egingo dira tratamenduak datozen kanpainetan. Horrela, udalerriko espazio berdeetan etsai naturalak mantendu ahal izango dira.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa