Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-08-26 Astelehenean Mastitxu Euskaltegian izena emateko epea irekiko da
mastitxu / mastitxu

Datorren astelehenean, irailaren 2an, hasiko da Mastitxu Udal Euskaltegiko 2013-2014ko ikasturterako izena emateko epea. Zabalik izango da irailaren 20ra arte. Honetaz gain, gogoratu behar da, matrikulazioaren ordainketa errazteko aukerak eskainiko zaizkiela aurtengo ikasleei, eta gainera udal tasen beherapena ere emango da.

Eskainitakoa moduluak ohikoak izango dira; maila guztiak astean 8 edo 10 ordukoak, edo 25 orduko ikastaro trinkoetan. Honetaz gain, 4.maila Europa Marco Bateratuaren C2 maila, seme-alaben ordutegietara egokitzen diren ikastaro bereziak gurasoei zuzendutakoak, HABEren egiaztatze agiria lortzeko ikastaro laburrak, eta autoikaskuntza ikastaroak. Hauetaz gain bestelakorik behar izan ezkero Mastitxu udal Euskaltegia malgutasunez moldatzen saiatuko da ikaslearen beharretara.

Tasen jaitsiera eta ordaintzeko erraztasunez gain, udal euskaltegian izena eman dutenentzat euskara ikasteko diru laguntzak ere badaudela gogoratzen du Mastitxuk. Laguntza hauek ikasle desberdinei zuzenduta daude: 12 urtera arteko umeen gurasoentzat, 16-23 urte bitarteko gazteentzat, diru sarrera urriak dituztenentzat, edota Leioako elkarte bateko kide direnentzat.

Informazio gehiago:

Mastitxu Udal Euskaltegia

Erlazionatutako dokumentuak:

Liburuxka (pdf, 1148 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa