Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-07-09 Leioak inkestak egingo ditu herritarren artean hiriguneko merkataritzaren egoera aztertzeko
Dinamización comercial urbana / Hiriguneko merkataritzaren dinamizazioa

Behargintza Leioak parte hartze bide berria ireki du leioaztarren iritzia zein herriko enpresa edo herrian lan egiten dutenen iritzia ezagutzeko. Honekin, hiriguneko merkataritzaren egoera zein den aztertu nahi da. Horregatik Behargintza Leioak danon parte hartzea eskatzen du inkesta labur bat erantzuteko, inkesta hau web gunean (www.leioa.eu) edota udal bulegoetan aurkitu daiteke.

Joan den maiatzean jaio zen Leioa PERCO proiektua, honek gure hiriguneko merkataritza sustatzeko plana diseinatzea du helburu, gure kaleak dinamizatzeko eta aktibatzeko asmoz. Merkatariekin lehen batzarra egin zen, Leioako merkataritzaren egoeraz berba egiteko. Baina honetaz gain gainontzeko leioaztarren iritziak ere kontutan izango dira dinamizazio plan hau egiterakoan, Leioan bizi, lan egin edota udalerrian gure bizitza egiten dugunon iritziak.

Horretarako, Behargintza Leioak zuon laguntza eskatzen du inkesta labur hau erantzuteko, interneten bidez www.leioa.eu udal web gunean, edota papelean edozein udal bulegoan (udaletxea, Sakoneta kiroldegia, Kultur Leioa, Behargintza, Gizarte Zerbitzuak, Bulego Teknikoa, Torresoloko igerilekuak, Gaztegunea, Leioako Bake Epaitegia, Nagusien Etxeak eta Pinuetako udal bulegoa).

Informazio gehiago:

Inkesta

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa