Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-08-27 Berdintasuneko tailerretan izena emateko azken eguna ostirala izango da
Talleres de igualdad / Berdintasuneko tailerrak

Ostiralean amaituko da epea Berdintasuneako tailerretan izena emateko. Leioako Udalaren Gizarte-Zerbitzuek antolatutako tailer hauek emakume zein gizonezkoei zuzenduta daude eta hurrengo ikasturtean izango dira martxan.

Erantzukidetasun eta autonomia tailerrak, bai gizonezkoei bai emakumezkoei zuzendutakoak,
irailetik aurrera eta abendura arte emango dira. Gizonezko zein emakumezkoen taldeek 16 partaide izango dituzte, gehiengoz, eta ikasturte osoak 10 euro balioko du.

Emakumeei zuzendutako tailerrek hiru zeregin ezberdin landuko dituzte, bakoitza 30 ordukoa, eta honako hauek dira: igeltserotza, elektrizitatea eta brikolajea. Irailaren 16an hasiko dira eta abenduaren 5ean bukatu. Ikastaroak honako ordutegi eta egutegi hau izango du: Astelehenetan, asteazkenetan eta ostegunetan, arratsaldeko 18:00etatik 20:30era.

Beste alde batetik, gizonezkoek moldatzen ikasiko dute ikastaro hauen bidez: Etxeko garbiketa eta antolamendua, lisatze eta jostura, eta baita bukaerako sukaldari tailerra ere. Irailaren 16an ere hasiko dira eta abenduaren 5ean bukatu. Tailerretara joango dira astelehenetan eta asteazkenetan, arratsaldeko 18:00etatik 20:30era.

Informazio gehiago:
Leioako Udaleko Gizarte-Zerbitzuak.
Inaurratzaga 1
94 480 13 36

Erlazionatutako dokumentuak:

Berdintasuneko tailerrak (gizonak) (pdf, 232 kb)

Berdintasuneko tailerrak (emakumeak) (pdf, 212 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa