Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-07-01 Leioako jaietan, aurten ere, jende gehiagok parte hartu du
Fiestas de Leioa / Leioako jaiak

Aurten, Leioako San Juan jaietan parte hartu duen jende kopurua hazi egin da berriro, 73 koadrilekin (49 helduenak eta 24 txikienak). Guztien artean, 2.000 pertsona baino gehiago batu zituzten jaitsieran eta 1.200etik gora koadrilen bazkarian.

Partaidetza handiagoa izan da udalaren datuen arabera, jai egun hauek 50.000 pertsonatik gora batu dituztelako udalerrian programatutako 100 ekitaldi baino gehiago horietan. Nabarmentzekoa da, halaber, momenturik jendetsuena larunbateko gaua izan zela, 15.000 pertsona baino gehiagorekin Leioako kale eta plazetan.

Guztira, 100 ekitalditik gora, edozein motatakoak, gustu eta adin guzietarakoak, izan dira Udalak antolatu dituenak 13 jai-guneetan (iaz baino bat gehiago). Programazioa, kudeaketa eta antolakuntza Kultura eta Gazteria Sailak bere gain hartu baditu ere, Udaltzaingoak, Hirigintzak, Obra eta Zerbitzuek, Kirolek, Gizarte Zerbitzuek eta Euskara Zerbitzuak ere lagundu egin dute.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa