Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-03-05 Prezio ezinhobeak eta produktuen eskaintza zabala izango da asteburu honetan VIII. Merkaleioan Bulebarrean izango da azoka betiko ordutegian
Merkaleioa / Merkaleioa

Leioako Merkatarien Elkarteak antolatutako VIII. Merkaleioa izango da asteburu honetan, martxoak 6, 7 eta 8, Leioako Boulevardean. Bertan herriko ia 20 dendak denboraldiko produktuak salduko dituzte prezio ezinhobeagotan, gainera aurten, bisitariek eskuragai izango dituzte inoiz baino eskaintza zabalagoa, besteak beste, poltsak, erropa, oinetakoak, aromaterapia, kirol produktuak eta eskolara bueltatzeko ezinbesteko materiala.

Ostirala eta larunbatan ordutegia goiz zein arratsaldeko izango da, hau da, 10:00etatik 20:00etara, igandean berriz goizez baino ez da egongo irekita 10:00etatik 14:00etara hain zuzen.

Antolatzaileek adierazi duten bezala aurtengo edizioa berrikuntzekin beteta dator eta hauetariko garrantzitsuena produktuen eskaintza zabala da.

Ganga hauek eskaintzen dituzten merkatarien artean hauek daude:

· Calzados EGUZKIÑE
· Papeleria MAFI
· Mercería TITARE
· MODAS YOFRE
· Modas TUIYO
· Modas PRADA
· Modas CARMEN DIEGO
· Serigrafía GALTXAGORRI
· BOLSOS FLOVAR
· Bisuteria LARA
· AITOR KIROLAK
· DEPORTES GAZTAÑAGA
· KAKO SKATE
· MERCADEPORTE
· JUGUETERÍA ITZIAR
· FERRETERÍA ELEXALDE

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa