Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-06-21 Su artifizialen segurtasun arauak
Fuegos artificiales / Su artifizialak

Datozen egunetan, su artifizialek garrantzia hartzen dute Leioan, hori dela eta, Udalak segurtasun arauak errespetatzea ezinbestekoa dela gogoratzen du.

Arrazoi teknikoak direla-eta, inguruko bide-argiak itzaliko dira, gutxi gora behera, ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenago. Itzalita egongo dira ikuskizuna amaitu arte, Bitartean, ez jausteko, bereziki adi ibili leku batetik bestera mugitzerako orduan.

Segurtasun langileen jarraibideak errespetatu eta ez gainditu hesiekin edota zintarekin mugatuta dagoen perimetroa.

Ikuskizunean, egonezina baduzu (lipotimia, zorabioa, e.a.) edo zauririk, segurtasunekoengana edo sanitarioengana joan, Segurtasun Gunean.

Material piroteknikorik jausten bada lurrera eztanda egin barik, ez ukitu edo oinarekin bultzatu, eztanda egin dezake-eta. Edozein kasutan ere, ez saiatu manipulatzen, aldendu eta jakinarazi jendeari zer gertatzen den. Ohartu, berehala, segurtasun langileak edo polizia.

Adin txikikoren baten arduraduna bazara, hezi zure umea material piroteknikorik har edo erabili ez dezan, kalte itzulezinak eragin ditzakete.

Kolaboratu eta aparkatu zure ibilgailua Segurtasun Gunetik kanpo, hondakinen bat eror dakioke.

Suak botako diren lekutik hurbil bazaude, honakoa erregutzen dizugu:
- Itxi leiho eta balkoiak, kohete galdurik sar ez dadin.
- Jaso eskegita duzun arropa, koheteen txinpartek eragin dezaketen suteak ekiditeko.
- Terrazetan egon daitezkeen toldoak batu.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa