Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-06-20 Kontuz hurrengo egunetan izango diren trafiko aldaketekin
Fiestas en las calles de Leioa / Jaiak Leioako kaleetan

San Juan jaiak direla eta, hurrengo egunetan herriko trafikoa hainbat aldaketa jasango ditu, bereziki ekainaren 20, 21, 22, 23 eta 24an. Kontutan izan:

BILBAO-GETXO TRAFIKOA

Ahal dela, La Avanzada lurpeko bidetik joango da. Areetara alboko bidetik joaten direnentzat, Luis Bilbao Libano Kalea har dezakete, Iturribiden norazkoa aldatuz, eta Kandelazubietatik alboko bidea-Lamiako lotunea hartuz.

Algortarantz doazenek Unibertsitateko errepidea, Perurirako norabidean izango dute ordezko bidea.

GETXO-BILBAO TRAFIKOA

La Avanzadako lurpeko bidetik joango da.

HERRI BARRUKO TRAFIKOA

Trafikorako itxita egongo diren tarte eta kaleak: oinezkoentzako den Boulevarden zatia eta Udaletxeko jaitsiera Udaletxeko aparkalekutik.

Getxo – Bilbao noranzkoko alboko bidea moztu egingo da, Mulligan’s (Iparragirre, 2.C) bidegurutze borobilaren parean.

HERRI GUNE DESBERDINETARAKO SARBIDEAK ETA IRTENBIDEAK

MENDIBIL-SAN JUAN- IKEA -ITURRIBIDE ETA ZENTRO ZIBIKOA
- Esandako alde horietara Mendibil kaletik sartuko da. Irteteko Mendibiletik egingo da eta ondoren, Bilborantz jotzeko, Iturribideko noranzko aldaketa egin.
- Getxorantz joateko Luis Bilbao Libano Kaletik Felipe del Rio Kalerako noranzkoa hartuko da.

IPARRAGIRRE ALDEA
- Bilbotik datozenak Artatzagana kaletik edo Laubide kaletik, dagozkien biribilguneetatik.
- Getxotik datozenak Iparragirre 2 A – F atzealdetik sartuko dira.

ESTARTETXE-ELEXALDE ALDEA
- Bilbotik datozenak Artatzagana kaletik edo Laubide kaletik, eta ondoren, Estartetxeren atzealdetik sartuko dira.
- Bilborantz doazenak, Artatzagana kaletik, Unibertsitaterako bidetik, irtengo dira edo Laubide kaletik suhiltzaileenean noranzko aldaketa egiten.

SABINO ARANA-INDEPENDENTZIA-ALDAPA- LUIS BILBAO LIBANO ALDEA
- Bilbotik datozenak Lamiakoko alboko bideko lotunetik, edo bestela, Luis Bilbao Libano kaletik sartuko dira.
- Getxotik datozenak Euzko Gudariak etorbidetik sartuko dira, eta ondoren, Independentzia edo Aldapabarrena kaleetatik jaitsiko dira.

Erlazionatutako dokumentuak:

Trafiko aldaketak (pdf, 54 kb)

Liburuxka (pdf, 655 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa