Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-06-12 Leioako XIII. Jota Txapelketan izena emateko epea zabalik da bihar arte
jota / jota

Leioako Udalak, Txikiak Txiki eta Gure Ohiturak herriko dantza taldeekin batera, “Leioako Udala” XIII. Jota Txapelketan parte hartzera gonbidatzen zaitu. Izena emateko epea bihar amaituko da.

XIII. Jota Txapelketa hau ekainaren 16an izango da, Kandelazubietan, goizeko 12.00tan. Nahi duten neska-mutilen bikote guztiek parte hartu ahal izango dute eta horretarako baldintza bakarra ohiturak agintzen duen bezala jantzita joatea izango da. Bi maila ezarri dira: 16 urte baino gutxiagoko dantzariak eta dantzari nagusiak, 16 urte baino gehiagokoak.Gehienez 10 bikote onartuko dira maila bakoitzeko. Kopuru hori gaindituz gero, antolatzaileen esku geratuko da bikote gehiago onartzearen erabakia.

Parte hartu nahi dutenek izena emateko orria bete beharko dute. Izena emateko orria posta bidez bidal daiteke, baita behean agertzen den helbidera bidaliz ere, edo posta elektronikoz bestela Kultur Leioa (José Ramón Aketxe,11 • 48940 Leioa) Izena emateko epea 2013ko ekainaren 13an, osteguna, bukatuko da, 18:00etan.

Sariak honakoak izango dira:
Nagusien maila
1.saria: 300 euro, txapela eta lepozapia.
2.saria: 230 euro eta garaikurra.
3.saria: 210 euro eta garaikurra

Gaztetxoen maila:
1.saria: 220 euro, txapela eta lepozapia
2.saria:180 euro eta garaikurra.
3.saria:150 euro eta garaikurra.

Epaimahaiak, lehiakideen mailaren arabera, maila bakoitzean aipamen berezi bat emateko aukera izango du. Irabazle suertatzen ez diren bikote nagusi guztiek 110 euroko dirusaria jasoko dute eta bikote gazteek 100 euroko dirusaria

Erlazionatutako dokumentuak:

Izena emateko orria (pdf, 368 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa