Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-06-10 Euskara Biziberritzeko Plan estrategikoaren aurkezpena
Plan estrátegico del Euskera / Euskara Biziberritzeko Plan estrategikoa

Leioako Udalaren Osoko Bilkurak, maiatzaren 29an, Euskara Biziberritzeko Plan Estrategikoa (2013-2017) onartu zuen. Plana, herritarrekin batera eta eragileekin lankidetzan, parte hartzeko prozesu baten bidez egin zen.

Datorren asteazkenean, hilak 12, 19:00etan, Ondiztorren, plana aurkeztu eta mahai-ingurua egingo dugu: Euskararen erabilera eta transmisioa Leioan izenburupean. Mahai-inguruan adituek egungo errealitateko hainbat ezaugarri eta adierazle abiapuntu hartuta, gakoak emango dizkigute Leioako euskararen egoeran eragiteko.

Mahai ingururan parte hartuko dute:

Eduardo Apodaka: Filosofian lizentziatua, Soziologian doktorea, UPV-EHUko Komunikazio eta Gizarte Zientzien Fakultateko irakaslea, Gizarte Psikologia Saileko kidea.

Itziar Idiazabal: Doktore titulua, Université de Genève-n 1983an eskuratu zuen Psikolinguistika esperimentaleko tesiarekin. Euskal Filologiako Katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedraren arduraduna da.

Xabier Payá: Bertsolaria. Interpretazio eta itzulpengintza ikasketak ditu. Itzultzaile-, bikoizlari-, ikerlari- eta irakasle-lanetan dabil.

Jon Sarasua: Kazetaritza eta Soziologia ikasi zuen. Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean irakasle eta ikerlari dihardu, LANKI eta Sorguneak ikertegietan. Garabide Elkarteko zuzendaritzako kide da.

Idoia Aldekoa: Elhuyarreko koordinatzailea, Mahai-inguruan moderatzaile-lanetan jardungo du.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa