Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-06-10 Udatxiki programan parte hartzeko eskaera guztiak onartu dira
udatxiki / udatxiki

Leioako Udalaren Hezkuntza Sailak antolatutako Udatxiki 2013 programan parte hartzeko leioaztarrek aurkeztutako eskaera guztiak onartuak izan dira. Guztira 207 txiki izango dira aurten parte hartuko dutenak.

Lanean diren gurasoei laguntzeko programa da hau, hots, gurasoak lanean diren artean umeek ekintza ezberdinak garatzeko aukera ematen duen programa. Uztailean izango da Udatxiki martxan 2007, 2008, 2009 eta 2010. urteetan jaiotako ume leioaztarrekin.

Esan beharrekoa da ere, programa honen ordutegia goizekoa izango dela, hau da, 9.00etatik 14.00etara arte, eta matrikula egiterakoan ordaintzen den diru kopuruaren barne ez dagoela ez jatetxea ezta garraioa ere. Ekintza guzti hauek Altzaga ikastola, Mendibile eta Lamiakoko ikastetxean garatzen dira.


Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa