Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Maiatzaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-05-30 Asteburu honetan Lamiakok bere jaiak ospatuko ditu
lamiako maskarada / lamiako maskarada

Jai giroa Lamiako auzoan izango da asteburu honetan, izan ere bertako jaiak ospatzen direlako. Ostiraletik igandera arte hainbat ekintzaz gotzatzeko aukera izango dugu, hauen artean Maskarada ospetsua.

Maiatzak 31, ostirala
- 16:30 Txupinazoa eta jaien hasiera txosnan
- 17:30 Maskaradaren lehen zatia, putz-egilearen biribilgunean
- 18:00 Anima zaitez eta katera batu
- 18:30 Maskaradaren bigarren zatia, txosna ondoan
- 20:00 Geloren ziba erakustaldia, txosna ondoan
- 21:00 Animatu txosnako musikarekin eta jan txitxi-burruntzi
batzuk
- 22:30 Lamiakoko Maskaradaren hirugarren zatia (Akelarrea),
eliza ondoan. Harrigarria da, hori bakarrik esan dezakegu
- 00:00 XIRIMIRI taldearen dantzaldia
- 05:00 Emanaldiaren amaiera

Ekainak 1, larunbata
- 09:00 Lamiakoko lehen arrantza txapelketa, Errekan.
- 10:00 Denok gora! Eguneko lehen txupinazoa
- 11:00 Umeentzako jaia: musika, gaztelu puzgarriak, ludoteka
eta pintura txikienek goza dezaten (goiz osoan)
- 12:00 Denok poteoan auzotik trikitiaren erritmoan.
Geldialditxoa txosnan
- 13:00 Igel-toka txapelketa
- 13:30 Paella txapelketa handia
- 15:00 Zure paellak txosnan aurkeztu
- 16:00 Lamiakoko V. Tiragoma txapelketa (Estatuko
txapelketarako baliogarria). Txosna ondoan
- 16:00 Lamiakoko futbito txapelketako 3. eta 4. postua
- 17:15 Lamiakoko IV. Futbito Txapelketako final handia
- 18:30 Euskal Dantzen Alarde handia futbito kantxan. Anfitrioia:
Txikiak taldea
- 20:00 Gose bazara, pasatu txosnatik txorizoa sagardopuntuarekin
dastatzera, horrek ez zaitu hilko eta.
- 20:00 Globoflexia erakustaldia Dallasen, berriki, munduko
txapeldun izan denaren eskutik: David
- 21:30 Animatua bazara, jantzi mozorroa. Originalenentzako
sari ederrak
- 22:30 “ASIER BILBAO SHOW” ikuskizun paregabea
- 00:00 GALKER taldearen dantzaldia
- 02:00 Zaku lasterketa barruko arropan.
- 03:00 Dantzatzera, hau ez da amaitzen!
- 04:00 Happy hour. 2x1 txosnan

Ekainak 2, Igandea
- 10:00 Txupinazoa!! Azken ahalegina
- 11:00 Gaztelu puzgarrietan ezin duzu huts egin, haurrentzako
ludoteka puzgarria Langileria kalean, goiz osoan
- 12:00 Poteoa Lamiakoko tabernetatik trikitiarekin
- 13:00 Herri Kirolen erakustaldia: IÑAKI PERURENA harria
jasotzen eta FAUSTO MUGERZA aizkorarekin ebakidura
bertikalak egiten 5 metrora eta horizontalak. Euskadiko
onenetarikoak. Txosna
- 14:30 Txapela Jaurtiketako Mundu Lehiaketa
- 15:00 Jatera guztiok, azken txanpa falta zaigula
- 17:00 Lamiakoko XXIV. Play Back Txapelketa. Gozatu!
- 17:30 Goatekea, 70-80. hamarkadetakoa, eta askoz gehiago.
IKER FERNANDEZen eskutik, onena mikroarekin
- 19:30 Atsedenaldian, sari banaketa. Ondoren, denok dantzara
berriro
- 19:45 Herri txokolatada txosnan, Batzordearen eskutik. Amek
goxo amaitu behar dugula diotelako
- 20:30 JAI AMAIERA

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa